01 OCT. 2024 - 15:54h Pello Apezetxea bekaren saridunek Bortzirietako ikerketa aurkeztu dute Este navegador no soporta el elemento video. GUREAN GAUR Jon Martin Etxebestek, Paula Laita Pallaresek eta Ane Osua Cabidak Bortzirietako hizkuntza aniztasuna eta migratzaileen euskararekiko jarrerak sakonki eta zorrotz aztertu dituzte 2023an jaso zuten Pello Apezetxea bekaren bultzadarekin. Euskaltzaindiak Jagon bilduman argitaratuko du ikerketaren emaitza. Era berean, ikerketa taldeak Palmako Ideoling kongresuan aurkeztuko du lana, urriaren 18an.