HAMAIKA

14 urteko kartzela-zigorra Mario Lopez Lointek Gernika taldeko entrenatzailerentzat

Este navegador no soporta el elemento video.


Fiskaltzak 14 urteko kartzela-zigorra eskatu du Mario Lopez Lointek Gernika taldeko entrenatzaile eta kirol zuzendari ohiarentzat. Erasoak hasi zirenean 13 urte zituen adingabe bati behin eta berriz sexu-erasoa egitea leporatzen diote. Horretaz gain, biktima bizi den udalerrira 10 urtez hurbiltzeko debekua eskatu du Fiskaltzak. Baita 20.000 euroko kalte-ordaina ere. Gertakariak iazko abenduan eman ziren ezagutzera, baina 1998an izan ziren.

Gernikako mugimendu feminista kritiko agertu zen klubaren erreakzioarekin.
Izan ere, udan izan zuen sexu-erasoen berri, baina ezkutatu egin zuen eta ez zen biktimaren alde agertu. Une horretan, Lopez haurrentzako saskibaloi campus baten arduraduna zen.