03 OCT. 2024 - 20:41h EAEko Auzitegia Nagusiak atzera bota du euskararen aurkako helegite bat Este navegador no soporta el elemento video. GUREAN GAUR UGT sindikatuak Euskotreneko hizkuntza eskakizunen kontra jarritako helegitea ukatu du Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiak. Hala jakinarazi du ELAk ohar bidez; izan ere, auzitegiak ebatzi du hizkuntza eskakizun horiek itun kolektiboan jasota daudela, eta beraz, ezin dela horien aurka egin, beste modu batean esanda, enpresak legea behar bezala aplikatu du.