HAMAIKA

OPA plataformak benetako diagnostikoa eta eragile guztiekin hitz egiteko eskatu dio Lakuari

Este navegador no soporta el elemento video.


Osasun Publikoaren Aldeko Herri Plataformak elkarretaratzea egin du ostegun honetan Gurutzetako ospitalearen aurrean. Euskal Osasun Ituna aurrera eramateko Osakidetzaren benetako diagnostiko batetik abiatzea eskatu dio Jaurlaritzari. Salatu dutenez, ez dituzte eragile eta herri plataforma guztiak kontuan izan ituna adosteko bileretan. Adierazi dutenez, Lakuako Gobernuak aurkeztutako dokumentuan “ez du osasuna bere alderdi guztietan jorratzen”. Hainbat eremutatik salatutako Osakidetzaren egoera kritikoari buruz “ez dagoela erreferentziarik” kritikatu dute.

Lehen Mailako Arretako zentroen itxierei eta ordutegi-murrizketei buruz aipamenik ez dagoela azpimarratu dute. Ezta osasun-garraioaren eta kupoak handitzeagatik langileek duten lan- gainkargaren egoerari buruzko aipamenik ere.