15 OCT. 2024 - 11:15h Getxoko EH Bilduk eraikin historikoaren eraisketan deliturik egon ote den aztertzeko eskatu du Este navegador no soporta el elemento video. GUREAN GAUR Getxoko EH Bilduk Bizkaiko fiskaltzan eskaera aurkeztu du Irurak Bat eraikinaren eraistean egon daitezkeen legez kanpoko ekintzak iker ditzan. Koalizio subiranistatik adierazi dute fiskaltzara jo dutela auzia ikertzeko Getxoko Udalaren borondate ezagatik, eta eraikin historikoaren eraisketan deliturik egin ote zen argitzeko.