HAMAIKA

80.000 langile baino gehiago pobrezia egoeran bizi dira Hego Euskal Herrian

Este navegador no soporta el elemento video.


Oinarrizko gastuei aurre egiteko zailtasunak dituzte Hego Euskal Herriko 80.000 langile baino gehiagok. Lan-kontratua eta diru-sarrerak izan arren, ez dira hilabete amaierara iristen. Oxfam Internon erakundeak kaleratu berri duen ikerketak utzi ditu datu hauek. Hala ere, lan-pobreziaren tasa txikiagoa da Hego Euskal Herrian Espainiako Estatuan baino.