HAMAIKA

Arantzazulabek 'Demokraziaren Berrikuntza' jardunaldiak egin ditu

Este navegador no soporta el elemento video.


Demokraziaren Berrikuntza Jardunaldien lehen edizioa antolatu du Arantzazulabek, 'Berrikuntza eta diseinua demokrazia indartzeko erronka konplexuen egungo testuinguruan' lemapean. Askotariko adituen eskutik, helburutzat zuten demokraziaren berrikuntzaren esparruko joerak ezagutzea eta eraldaketarako inspirazioa jasotzea; gogoeta partekaturako espazio bat sortzea; eta eztabaida hauek Arantzazulaben lanarekin lotzea.