17 OCT. 2024 - 19:40h Eusko Jaurlaritzak Urdaibaiko Guggenheimerako pasabidea egiteko lanak eten ditu Este navegador no soporta el elemento video. GUREAN GAUR Muruetako ontziolatik gertu eraikiko duten 400 metroko oinezkoentzako pasabidearen eraikuntza lanak eten ditu Jaurlaritzak. Bertan behera utzi du obren adjudikazioa eta atzera bota du lehiaketa publikoaren deialdia. Espainiako Trantsizio Ekologikorako Ministerioak luzatu egin zuen proiektuaren alegazio epea. Aldaketa horrek pasabidearen proiektuaren garapena baldintza dezake.Izan ere, Guggenheim Urdaibai Stop plataformak bi errekurtso aurkeztu zizkion proiektuari irailean. Bata pasabidearen proiektuarekin lotuta, eta bestea, proiektuaren kontratazio organoari lotuta. Errekurtsoak bide horren eraginpeko lurrak okupatzeko epeei buruz dihardute.Proiektua atzeratzeak eragin berezia du eremuko espezieen ziklo biologikoetan. Europako bisoiaren ugalketa zikloan, hain zuzen ere, galtzeko arrisku larrian dagoen espeziea. Beraz, lizitazio fasea ugalketa fase horri eragingo ez dion garai batera atzeratu beharko lirateke.