22 OCT. 2024 - 21:51h Peruko berriak hurbildu dizkigu Vero Satrustegik Este navegador no soporta el elemento video. GUREAN GAUR Peruko errealitatea hurbildu digu Vero Satrustegik. Alde batetik, zaintza-sistema Nazionalaren eraketa aldarrikatu du Lima Hiriko Emakumeen Sareak. Emakumeek etxean eta zaintza lanetan igarotzen duten denboraren balioa erdigunean jartzeko beharrak bultzatuta, sinadura bilketa hasiko dute proposamena kongresura irits dadin.Bestetik, Madre de Dios eskualdean lurraren defentsaren aldeko lider indigena bat erail dute. Zonaldeko Herri Elkarteak kokaren legez kanpoko landatzearekin erlazionatu dute ezbeharra.