HAMAIKA

5.500 pertsona inguru batu dira Gasteizen Arabako makroproiektu energetikoen aurka

Este navegador no soporta el elemento video.


Larunbatean, urriaren 26an, Arabako hainbat kontzeju, gizarte eragile eta sindikatuk manifestazioa deitu zuten lurraldea mehatxatzen duten energia makroproiektuen aurka. Antolatzaileen arabera, 5.500 manifestalari izan dira protestan batutakoak.

Bertan, Araban, azken hilabeteetan zein urteotan aurkeztu diren hainbat makroproiektuk lurraldea “plastiko, plaka, eoliko eta hormigoizko itsaso bihurtu nahi dutela” mahi-gaineratu dute. Plataformek haien aldetik, berriztagarrien aurka ez daudela jakinarazi dute, halaber,“horiek ezartzeko irizpide, plangintza eta aurreikuspen bat egon behar dela” aitortu dute. 'Araba ez dago salgai' eta 'Makroproiekturik ez' lelopean, biodibertsitatearen degradazio azkarraren ondorioz, nekazaritza-lurrak, basoak eta larreak galtzen daudela aldarrikatu dute. Eragileen esanetan, “landa-bizitzaren aldeko apustua egin zuten pertsona asko beren komunitateak uzten ari dira, eta horrek arriskuan jartzen ditu garapen jasangarriko proiektuak”.

Gauzak horrela, makroproiektuak berehala gelditzea exijitzen dute eragileek. “Norabide aldaketa” Eusko Jaurlaritzari eta Arabako Foru Aldundiari aldarrikatuz. Eragileek energia enpresa handien alde egitea leporatu diete erakundeei, gizarte osoari eragiten dioen ingurumen, gizarte eta ekonomia-tentsioak sortzen dituen lege-esparru bat ezartzen dutela salatuz.