04 NOV. 2024 - 21:17h Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako 20.000 erresidentzia plazen %9a da kudeaketa publikokoa Este navegador no soporta el elemento video. GUREAN GAUR Naiz hedabideak plazaratutako datuen arabera, Araban, Gipuzkoan eta Bizkaian dauden 20.000 erresidentzia plazetatik, soilik %9ak dauka kudeaketa publikoa. Gainerako %91a erakunde pribatuek kudeatzen dute, gehienak irabazi-asmoa duten enpresa pribatuek, hain zuzen. Aldundiek administratzen duten zerbitzua den heinean, egoera ezberdina da herrialde batetik bestera. Datuen arabera, Araban, erresidentzia plazen %30,60a titulartasun publikokoa da, baina plaza guztien %24,12a baino ez da kudeaketa publikokoa; gainerakoak itunpeko plazak edo plaza pribatuak dira. Bizkaian, banaketa antzekoa da titulartasunari dagokionez, %26a Aldundiarena edo udalena baita. Hala ere, plazen %96a modu pribatuan kudeatzen da. Gipuzkoan, ordea, plazen %57a titulartasun publikokoa da, gainerako herrialdeetan baino nabarmen gehiago. Hala ere, plazen %10a bakarrik kudeatzen da modu publikoan. Sindikatuen eta erabiltzaileen senideen elkarteen arabera, datu kezkagarriak dira hauek. Izan ere, beren arabera, erresidentziak kudeatzen dituzten irabazi asmoak dituzten enpresek gastuak murrizten dituzte langileak kontratatzerako orduan, ratioak desegokiak bilakatuz eta zerbitzua okertuz.