HAMAIKA

Gasteizko Udalak “Merkataritza Hazitegia” jarri du martxan

Este navegador no soporta el elemento video.


Gasteizko Udalak "Merkataritza Hazitegia" jarri du martxan, EH Bildurekin sinatutako aurrekontu akordioari esker garatu den programa berria. Ekimen horri esker, merkataritza negozio berriek lokaletara baldintza lagungarriekin sartzeko aukera izango dute.

Proiektuaren lehen fasean, merkataritza-sektorean hasi nahi duten pertsonen eskura jarriko dira Hedegile kaleko bi lokal. Lokal hauek edozein merkataritza jarduera martxan jartzeko azpiegitura izango dute. Behin gai teknikoak osatuta, deialdi batek finkatuko ditu interesatuak sartzeko baldintzak.

Udalak jakinarazi duenez, “Merkataritza Hazitegiak” Gasteizko merkataritza sustatzea izango du helburu, negozio berrien sarbidea erraztuz. Proiektuak 100.000 euroko aurrekontu-saila du, Gasteizko Udalaren Ekonomia Sustapen, Enplegu, Merkataritza eta Turismo Sailak garatzen duen merkataritza-lokalak dinamizatzeko programaren barruan. Eusko Jaurlaritzak lagundua. Gainera, Gasteizko Alde Zaharrean eta Zabalgunean lokalak alokatzeko 200.000 euroko laguntza zuzen bat ere jasotzen du.