11 NOV. 2024 - 14:00h Sunsundeguiren etorkizuna aldarrikatzeko elkartu dira manifestalariak Altsasun Este navegador no soporta el elemento video. GUREAN GAUR Altsasuko Sunsundegui enpresak oraindik likidaziorik gabeko jarraipen-hartzekodunenen konkurtsoan sartzen zela iragarri zuen asteartean. Halaber, 367 langileko plantillak 48,8 milioiko zorra duela aitortu zuen karrozeria enpresak. Gauzak horrela, igandean 2.000 pertsona batu zituen Altsasuko kaleetan gauzatu zen manifestazioak. UGT, LAB, eta ELA sindikatuen eskutik, Sunsundeguiko enpresa-batzordeak deitutako manifestazioan, industria-plan batekin beste aukera bat bilatzeko inplikatutako alderdi guztien konpromisoa eskatu zuten. Hilabete gutxitan 800 lanpostu sortzeko aukera izatetik dena galtzeko arriskua izaterako aldaketa bortitza mahi-gainean jarri dute manifestalariek. Plantillako langileek, enpresaren informazio falta salatuz. Sindikatuek, mugikortasunak aldaketa ugari jasango dituen garai honetan, Sunsundegui merkatua duen enpresa bat dela eta Altsasu zein Nafarroarako estrategikoa dela helarazi dute. Egoera larria bada ere, aukera bat izan dezaketela jakinaraziz. UGTk orobat, Volvo-rekiko harremanak bideratzeak lehentasuna duela plazaratu du. Administrazio Kontseilua zein Nafarroako Gobernua mailan egotearen garrantzia azpimarratuz. Nafarroako gobernuak bere aldetik, Sunsundegui egungo egoeratik aterako duen bazkide bat lortzeko prest agertu da. Mikel Irujo, Industria Kontseilariak gainera, “azkenera arte” lanean jarraituko dutela jakinarazi du.