HAMAIKA

Arabako Aldundia Elkarrekinekin eta EH Bildurekin ari da negoziaketetan aurrekontuak adosteko

Este navegador no soporta el elemento video.


Arabako Ahaldun Nagusiak, Ramiro Gonzalezek, aurrekontuen negoziazioa bide onean doala adierazi du Foru Gobernu Kontseiluan. Foru Gobernuak Elkarrekinekin eta EH Bildurekin izaten ari dituen elkarrizketak azpimarratu ditu Gonzalezek, eta azaroaren 15erako aurrekontu akordioa izatearen aukera mahi-gaineratu du.

PPrekin negoziazioak ezeztatu ez dituen arren, Gonzalezek adierazi du Alderdi Popularrak nahiago duela aurrekontu proiektua ezagutu ondoren negoziatzea. Gauzak horrela, Ahaldun nagusiak eta era berean Batzar nagusietako Elkarrekinen bozeramaile den David Rodriguezek alderdien arteko elkarguneak azpimarratu dituzte. Rodriguezen esanetan, etxebizitza, zaintza, osasun mentala eta garraio publikoa dira jorratzen ari diren gai nagusiak aurrekontuekiko adostasun baterako iristeko helburuarekin.