HAMAIKA

ABRAk helegitea jarriko du ‘Arabako Mahastiak’ sor-marka atzera botatzeko auziaren aurka

Este navegador no soporta el elemento video.


Arabako Errioxako Upategien Elkarteak Auzitegi Gorenean helegitea jarriko du Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiak Arabako Mahastiak sor-marka deuseztatzearen erabakiaren aurka. Emilio Arguillo, elkartearen behin-behineko presidenteak adierazi duenez, Espainiako Auzitegi Gorenean helegitea aurkezteko nahikoa argudio dituzte. Izan ere, epaian bidezkoak ez diren akats batzuk antzeman dituztela adierazi dute.

Gainera, elkarteak aurretik salatu zuen auzia behar bezala oinarrituta ez dauden bi txosten kontuan hartuta egin dela, bat Espainiako Nekazaritza Ministerioaren menpeko erakunde batek egindakoa eta bestea Errioxako Unibertsitateko katedradun batek eta irakasle batek egindakoa, biak Arabako Mahastiak sor-markaren aurkakoak, hain zuzen. Maria Ubarretxena Eusko Jaurlaritzaren bozeramaileak azaldu duenez, oraindik helegitea aurkezteko aukera aztertzen ari dira. Auzia eman eta 30 eguneko epea kontuan hartuta, Jaurlaritzak hilaren 23ra arte dauka helegitearekin bat egingo duen edo ez erabakitzeko