HAMAIKA

Pasaiako hilketa matxista gaitzetsi dute eta akusatua epailearen aurretik pasatzeko zain dago

Este navegador no soporta el elemento video.


Ana Leonor bikotekide ohiak hil zuen tiroz larunbatean, Pasaiako Eskalantegi kaleko etxebizitza batean. Hilketa burutu eta gero, Villabonako Udaltzaingoaren egoitzan entregatu zuen bere burua, bikotekide ohia hil zuela aitortuz. Ertzaintzak bertan atxilotu zuen. Poliziak ikerketapean du kasua, eta ondorengo orduetan aurkeztuko dute gizona epailearen aurrean. Instituzioek erabateko gaitzespena adierazi dute. Udalak hiru eguneko dolua ezarri du herrian. Aldundiak ezohiko batzarra egin du Emakumeen kontrako Indarkeriaren aurrean Erantzun Publikoa emateko Gipuzkoako protokoloari jarraituz eta elkarretaratzea egin du foru jauregiaren aurrean.