03 DIC. 2024 - 10:00h Hego Euskal Herriko alokairuen prezioak igotzen jarraitzen du Este navegador no soporta el elemento video. GUREAN GAUR Alokairuaren prezioak igotzen jarraitzen du Hego Euskal Herrian, Idealista etxebizitza atariak plazaratutako azken datuen arabera. Urritik azarora arteko igoerak ez badira deigarriak ere, pasaden urtetik nabarmenak dira igoera hauek. Araban, azaroan alokairuaren prezioak urrian baino % 0,4 baxuagoak izan dira, baina iazko azarotik % 8,6 igo dira. Izan erez metro karratuko 11,8 eurora iritsi dira, inoiz baino garestiago, alegia. Gasteizen bataz besteko 12 euro metro karratuko ordaintzen da alokairuetan. Bizkaian, alokairuak % 1,4 igo dira urriarekin alderatuta, eta % 9 pasa den urtetik. Errekorrak hausten dituen metro karratuaren batez besteko prezioa 13,9 eurokoa izanik. Bilboko alokairuaren prezioa metro karratuko 14,6 eurora iristen da. Barakaldo izan da, datuen arabera, igoera handiena izan duen udalerria, pasaden urtetik %18,1, hain zuzen. Gipuzkoari dagokionez, alokairuaren prezioak % 0,6 jaitsi dira aurreko hilabetetik, baina % 6,6 igo dira iaztik, bataz besteko metro karratuko 16,5 euroko preziora iritsiz. Donostia da espainiar Estatuko hirugarren hiririk garestiena alokairuei dagokionez 18,1 euroko prezioarekin, Madril eta Bartzelona lehenengoak direlarik. Nafarroan %0,1 jaitsi dira prezioak azken hilabetean, baina %5,4 igo dira pasaden urteari dagokionez, metro karratuko prezioa 10,3 eurora iritsiz. Iruña da Hego Euskal Herriko hiriburuetatik alokairuen prezio merkeena daukana, metro karratuko 11,1 eurokoa delarik.