09 DIC. 2024 - 12:26h Algaraklown ospitaleko pailazo taldeak Boluntariotzaren Saria jaso du Este navegador no soporta el elemento video. GUREAN GAUR XXX. edizioan, Gipuzkoako Boluntariotza Sariak beste behin ere balioan jarri nahi izan du gizarte-lanean eta boluntariotza bultzatzen egindako lanagatik nabarmendu diren pertsona eta gizarte-erakundeen konpromisoa. Urtero bezala, gizarte-erakundeek aukeratu dute saritua: Algaraklown elkartea. Duela 13 urte sudurgorrien iraultza bati hasiera eman zion. Ospitaleko pailazoen proiektuarekin, umorea eta enpatia tresna indartsu bihurtu ditu gehien behar dutenei ongizatea eta laguntza emozionala emateko.