16 DIC. 2024 - 14:00h Urretxindorra Ikastolako irakasle bat baztertu dute, haren aurkako salaketak egin ostean Este navegador no soporta el elemento video. GUREAN GAUR Bilboko Urretxindorra Ikastolako irakasle bat irakaskuntzatik baztertu dute hainbat ikaslek eraso matxistak salatu ostean, hain zuzen, sexu jazarpenagatik salatu dute ikasle ohiek sare sozialetan. Ikastolen elkarteak hartu du erabaki eta ohar bidez jakinarazi du emakumeen aurkako eraso eta jazarpenaren aurrean irmotasuna eta konpromisoa berretsi du, eta era berean, laguntza eskaini die biktimei.