HAMAIKA

Euskal Herriko Torturatuen Sarea eratu eta aurkeztuko dute otsailaren 15ean, Donostian

Este navegador no soporta el elemento video.


Torturatu orori dei egin diete otsailaren 15ean Donostiako Kursaalen 9:30ean hasita egingo duten nazio batzar eratzailera bertaratzeko. Saretzeko auzolanean ari da Euskal Herriko Torturatuen Sarea; egitasmoaren eraikuntza kolektiboan 20 batzar baino gehiago egin dituzte orain arte, 700 torturatu baino gehiago elkartu dira aurrez aurre. 

Hala, saretze horren lehenbiziko mugarria otsailaren 15ean jarriko dute, Donostiako Kursaalen egingo duten Euskal Herriko torturatuen batzar eta agerraldi masiboan. Bertan ezagutarazi nahi dute modu ofizialean Euskal Herriko Torturatuen Sarea, eta deialdi hori zabaltzeko konpromisoa partekatu nahi dute, ahalik eta torturatu gehienengana iritsi ahal izateko. “Garrantzitsuena ez delako egin ziguten hura, baizik eta egin ziguten harekin egiteko gai garen hori”, azpimarratu dute.