21 ENE. 2025 - 13:00h Aroztegiko zazpi auzipetuei elkartasuna adierazteko deia egin dute otsailaren 1erako Este navegador no soporta el elemento video. GUREAN GAUR Aroztegiko kanpaldian parte hartzeagatik zazpi lagun kartzelara bidali eta ekonomikoki ito nahi dituzte. Aroztegiko Elkartasun Komiteak azaldu du zigorrak herri oso baten bizirauteko gogoa eta burujabe izateko borondatea zigortzea duela benetako helburu. Errepresioaren beste adibide bat baino ez dela. 228 luxuzko etxebizitza, hotel bat eta golf zelai bat eraikitzeko egitasmoa geldiarazteagatik, 20 urteko espetxe zigorra eta 56.000 euroko isuna eskatzen dute zazpi baztandarren kontra. Egoera honen aurrean herri gisa modu bateratuan erantzuteko beharra dagoela adierazi dute. Euskal Herria bizirik mantentzearen alde egin nahi duten aliatu guziak deitu dituzte otsailaren 1ean Iruñean, Nafarroako epaitegietatik 16:00etan aterako den manifestazio nazionalean parte hartzera.