21 ENE. 2025 - 17:00h Izurdiagako AHTren zundaketa lanak bertan behera utziko dituzte aldi baterako Este navegador no soporta el elemento video. GUREAN GAUR Abiadura Handiko Trenaren zundaketak ostegunean hasi ziren Izurdiagako kontzejuan, Udalaren baimenik gabe, eta, ondoren, Arakilgo alkateak geldiarazteko agindu zuen. Bizilagunek ere protesta egin zuten gelditzeko eskatuz. Momentuz jakin da lan horiek bertan behera utziko dituztela. Testuinguru honetan, atzera begirakoa egin dugu Hamaikan. Proiektu honen hastapenak, ibilbidea eta ikuspuntu ezberdinak jaso ditugu ondorengo analisian.