HAMAIKA

Euskal Herriko Laborantza Ganbarak 20 urte bete ditu

Este navegador no soporta el elemento video.


Laborantza-garapenerako elkartea da, ELB Ipar Euskal Herriko nekazarien sindikatuko laborariek sortu zutena 2005eko urtarrilaren 15ean. Hasiera gogorra izan zuten agintari frantsesen aldetik. Epaituak ere izan ziren, baina auzitegiak errugabetzat jo eta ordutik estatus legala dauka Ganbarak. Ipar Euskal Herriko laborantzaren arazoei aurre egiteko antolatu ziren eta horretan dihardu laborari txiki eta ertainen alde eginez. Iker Elosegi Ganbarako kidearekin sakondu dugu. Hastapena, Ipar Euskal Herriko lehen sektorea eta elkartearen eginbeharrak izan ditugu hizpide.