22 ENE. 2025 - 13:30h Sindikatuek adierazi dute hezkuntza publikoko grebaren jarraipena “zabala" izan dela Este navegador no soporta el elemento video. GUREAN GAUR Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako irakaskuntza publikoan greba eguna dute gaur. LABek, Steilasek, ELAk eta CCOOk 12 lanuzte deitu dituzte unibertsitatez kanpoko hezkuntza-zentroetan. Irakasleak urtarrilaren 22an, 23an eta otsailaren 26an eta 27an mobilizatuko dira; Haurreskolen Partzuergoko langileen grebak urtarrilaren 28an eta 29an eta otsailaren 12an eta 13an egingo dira; eta sukaldeko eta garbiketako langileenak urtarrilaren 30ean eta 31n eta otsailaren 19an eta 20an.Mobilizazioen bidez, besteak beste, neurri hauek aldarrikatzen dituzte: lan-kargak arintzea, erretiroa aurreratzea, erosahalmena berreskuratzea, enplegua egonkortzea eta bermatzea, eta lan-osasuna, euskara eta berdintasuna bermatzeko neurriak. Sindikatuek gogorarazi dute grebara deitutako kolektiboen lan-hitzarmenak iraungita daudela, eta, zehazki, Haurreskolen Partzuergoko eta sukalde eta garbiketa langileen hitzarmenak 2009koak direla, eta irakasleenak 2010koak.