23 ENE. 2025 - 15:00h Osasun sistema publikoaren defentsan otsailaren 1ean kaleak hartzeko deia egin dute Este navegador no soporta el elemento video. GUREAN GAUR Osasun Publikoaren aldeko plataformak salatu du Eusko Jaurlaritza estrategia orokorra garatzen ari dela osasun-sistema publikoa desegiteko eta pribatizazioa bultzatzeko. Horrek, zerbitzuaren kalitatea eta herritarren osasuna kaltetzeaz gain, Osakidetzako langileen lan-baldintzak okertu egiten dituela azaldu dute. Azpimarratu dute bereziki eragiten diola Lehen Mailako Arretari. Gaineratu dute Osasun Sistema Publikoak norabide aldaketa bat behar duela eta horri Euskal Osasun Itunaren Mahaitik harago heldu behar zaiola; kudeaketa-eredu gardena eta parte-hartzailea garatzeko gai izan beharko lukeela. Osasungintza publikoaren defentsan, otsailaren 1ean Bilbo, Donostia eta Gasteizen egingo diren manifestazioetan parte hartzera deitu dute. Manifestazioek 93 kolektiboren babesa dute.