HAMAIKA

Haurreskolak partzuergoko grebaren jarraipena %85etik gorakoa izan da, sindikatuen arabera

Este navegador no soporta el elemento video.


Araba, Bizkai eta Gipuzkoako haur eskoletan deitutako grebak jarraipen zabala izan duela jakinarazi dute LAB, Steilas eta ELA sindikatuek, %85etik gora. Eibarren mobilizatu dira gaur, Haurreskolak Partzuergoaren egoitzaren aurrean. Sindikatuek salatu dute zenbait langile greba egin ezinda geratu direla. Argi azaldu dute zer eskaera dituzten: besteak beste, hitzarmena berritzea, lan zamak aritzea, langile taldea gaztetzeko planak negoziatzea eta adostea, erosahalmena berreskuratzea, lanpostuak egonkortzea eta bermatzea, ordezkoen lan baldintzak eta langile guztien lizentziak eta baimenak hobetzea, eta lan osasuneko, berdintasuneko eta euskara arloko planak garatzea. Bihar martxak egingo dituzte hiriburuetan.