HAMAIKA

Nondik dator San Blas eguna ospatzeko ohitura?

Este navegador no soporta el elemento video.


Otsailaren 3an San Blas eguna ospatzen da. Tradizioaren arabera, Sebasteko Blas santu bihurtu zen, pertsonak zein animaliak sendatzeko zeukan dohain miragarriagatik. Eztarrian arrain hezur bat trabatuta itolarrian zegoen ume bati bizitza salbatu zion.

Bedeinkatutako soka bederatzi egunez eraman behar da jantzita, eta ondoren kendu eta erre egiten da. Tradizioak dioenez, urte osoan zehar eztarriko gaitzetatik eta eztuletatik babesten zaitu. Lokarri ospetsuekin batera, erroskillak eta opilak ere gozoki tipikoak dira San Blasetan.