HAMAIKA

Horrela Ez plataformak salatu du makroproiektuek ez dituztela energia kontsumo beharrak asetzen

Este navegador no soporta el elemento video.


Gero eta makroproiektu gehiago ari dira ezagutzera ematen Araban, izan ere, Eusko Jaurlaritzak aurreko urtean onartutako Legearen arabera 2030 urtean energia berriztagarriek energia kontsumoaren %32a estali behar dute, baina momentu honetan kontsumoaren %9a estaltzen dute, bakarrik.

Arabarrek askotan makroproiektu horien gaitzespena adierazi dute manifestazio eta elkarretaratze desberdinetan. Horrela ez Badaiotz plataforma Arabako makroproiektu hauen aurka borrokatzeko sortu zen, euren helburua argi utzi nahi izan dute hasiera hasieratik, makroproiektuak geldiaraztea. Haien esanetan hauek eragiten dituzten ondorio kaltegarriak onartezinak dira, batez ere, badaudelako hauentzako alternatibak, hain zuzen landa eremuen babesa eta bizilagunen ongizatea sustatzen dituztenak. Era berean, adierazi dute martxan jarri nahi diren makropiektuek ez diotela gaur egungo kontsumo beharrari erantzuten, izan ere, horrelakorik instalatu aurretik benetan ze eredu energetiko nahi den, zertarako eta zein modutan planteatzea ezinbestekoa dela.

Gainera, beste plataforma batzuekin elkarlanean daudela adierazi dute, Arabako Mendiak Aske edo Uaga, esaterako, eta haiekin batera martxoaren 22an manifestazioa deitu dute Gasteizen, makroproiekten erasoak salatu eta haien alternatibak ezagutzera emateko. Horrela Ez plataformatik euskal herritar guztiei bertan parte hartzeko deia egiten diete.