HAMAIKA

Errotik: "Erasoen kontrako protokolo eraginkor baten beharra dugu eta horren ardura EHUk dauka"

Este navegador no soporta el elemento video.


EHUko Letren Fakultatetako irakasle batek egindako sexu jazarpena salatu dute hainbat lagunek. Dirudienez, duela zenbait urte jarri zen Filologia Hispanikoko irakaslearen aurkako lehen salaketa formala, baina duela gutxi biktimek haien testigantzak eman dituzte @denuncias_euskalherria Intagrameko kontuaren bitartez.

Otsailaren 3an jaso zuen lehenengo testigantza kontuak, eta ordutik beste zortzi testigantza ezagutarazi dituzte. Guztietan, biktimek sufritutako jazarpena salatu dute, batez ere psikologikoa.