25 FEB. 2025 - 12:00h Hamahiru urte eta erdiko zigorra ezarri diote Mario Lopezi, sexu eraso jarraituengatik Este navegador no soporta el elemento video. GUREAN GAUR Bizkaiko Lurralde Auzitegiak hamahiru urte eta sei hilabeteko espetxe zigorra ezarri dio Mario Lopez Gernikako Lointek saskibaloi taldeko entrenatzaile ohiari, neska adingabe bati sexu eraso jarraituak egiteagatik.1998 urtean hasi ziren sexu erasoak, eta 3 urte eta erdi inguru iraun zuten: biktimak 13 urte zituen orduan eta auzipetuak 31. Auzitegiak frogatutzat jo du gutxienez 50 alditan elkartu zela Lopez adin txikikoarekin, eta horietan "sexu-izaerako jokabide ugari" izan zituela entrenatzaileak. "Denboran eta intentsitatean areagotzen" joan ziren jarrera horiek. Halaber, aldeei jakinarazi zaien ebazpenean ondorioztatu da zigortuak biktimaren egoera pertsonal eta familiarraz zuen ezagutza eta «adin tarteak ematen zion botere posizioa» baliatu zituela, baita haren entrenatzailea izatea ere.Epaiak dio erasotzailearekiko zuen "menderakuntza" egoeraren ondorioz hartu zuela parte biktimak topaketa horietan, eta ez bere borondatez. Epaia errekurritu daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi nagusian.