25 FEB. 2025 - 12:30h ZirHika mugimendua aurkeztu dute Donostian Este navegador no soporta el elemento video. GUREAN GAUR Euskal Herri osoko hika eragileek osatu dute ZirHika mugimendua, eta beren helburua da hitanoaren erabilera areagotzea eta sendotzea. Hainbat egitasmo antolatu dituzte 2025. urterako, eta lehenengoa Euskaraldia Hika izango da. Taupa mugimenduarekin elkarlanean ari dira egitasmoa antolatzen eta martxoaren 1era arte eman daiteke izena. Ekimen gehiago ere antolatu dituzte. Lehengo urteko arrakasta ikusita, Hika Topaketa eta Hikadromoa egingo dituzte bigarren urtez jarraian azaroan eta Durangoko Azokan. Udalekuetan hitanoa txertatzen ahaleginduko dira eta hitanoa bultzatu nahi duen orori gida-lerro batzuk proposatzeko praktika onen dekalogoa ere egingo dute. Mugimendu irekia da eta hika eragile guztiei bertan parte hartzeko deia egin diete.