HAMAIKA

Xuti Gaztek bost proposamen landu ditu gazteei bizi proiektu duina eraikitzea ahalbidetzeko

Este navegador no soporta el elemento video.


Belaunaldi berriei bizi proiektu duina eraikitzea ahalbidetzeko bidean hainbat proposamen landu ditu Xuti Gazte dinamikak. Bost atalez osaturiko lanketa horren berri emateko agerraldia egin dute astearte honetan Baionan. “Gazteen bizitzak erdigunean jarriko dituen Euskal Herria ezkertiar, euskaldun, feminista eta ekologista aldarrikatzen jarraitzeko premia” nabarmentzearekin batera, gazteek,ondoko hilabeteetan, “Euskal Herrian ikasi, lan eta bizitzeko borondatea” entzunaraziko dutela iragarri dute. Horretarako, defendatu dute erabakiak Euskal Herrian hartzea ezinbestekoa dela. 

Tokian-tokian aurkeztuko dute 'Bost urrats gazteon herrirat' proposamena eta erantzuleak seinalatzeko ekintzak ere iragarri dituzte. 2026ko herriko hauteskundeetako programak elikatzeko balioko duela espero dute.