HAMAIKA

'Lurraren herritmoa' lelopean, inguru guztiak mugitu nahi ditu aurtengo EHZk

Este navegador no soporta el elemento video.


Lurra denen ondasuna den heinean, EHZk ere hala izan nahi du, herri batez osatua eta herriaren erritmoak markatua, produktu kultural merkantilizatuen erritmo frenetiko eta esponentzialetatik kanpo.

Euskal Herria Zuzenean jaialdiren nondik norakoak aurkeztu dituzte Donapaleun. Ekainaren 27tik 29ra ospatuko da Arberatzen eta 'Lurraren herritmoa' izango du du aurtengo jaiak lelotzat. Egitarauaren aldetik, askotariko musika estiloak oholtzara eramango dituzte, doinu eta adierazpen mota ezberdinak taularatuz eta sorkuntza berriei plaza bat eskainiz. Besteak beste, Auhen, Marte Lasarte, W!zard, Radio byzance eta Maskak taldeak izango dira. Horrez gain, Cie Choari eta Queer Falafel artistak ere izango dira.

Hiru eguneko sarrerak 43€ euroan salgai dira apirilaren 1a arte, ehz.eus webgunean.