12 MAR. 2025 - 14:15h Iruñeko Udalak 2024ko Korrikari emandako laguntza legezkoa dela berretsi du epaiak Este navegador no soporta el elemento video. GUREAN GAUR 2024an, Iruñeko Udalak 6.000 euroko laguntza bat onartu zuen Korrikaren antolakuntzari, eta horrek Pompaelo Elkartearen, UPNren eta PPren helegitea ekarri zuen. Hasieran, Nafarroako Administrazio Auzitegiak laguntza baliogabetu zuen, baina azkenik, Iruñeko Administrazio Auzitegiak epai berri batekin laguntza hori legezkotzat jo du eta lehenengo epaia bertan behera utzi du.