HAMAIKA

Arnaldo Otegi: "Badago eredu polizial bat ez dituela errespetatzen kriterio minimoak"

Este navegador no soporta el elemento video.


Arnaldo Otegi EH BIlduko idazkari orokor izendatu zuten pasa den otsailean koalizio subiranistak egindako kongresuan. Hala, Otegi Aktualitate Solasaldian izan da estatus politikoari, euskarari, etxebizitzari edota eredu polizialari buruz hizketan, besteak beste.

Azken kontu honi dagokionez, egungo eredua "nolabaiteko kriterio minimoak" ez dituela "errespetatzen" adierazi du eta "beste eredu mota bat" errekuperatzeak "denei egingo liekela mesede", baita "Ertzaintzari berari ere". Gainera EH Bilduk "Mozal Legea desagertu egin behar dela" uste duela azpimarratu du, indar polizialei "oso, oso botere zabala" ematen diolako araudiak, haien ustetan.