23 ABR. 2025 - 16:30h Artzain Eguna ospatu dute Ordizian Este navegador no soporta el elemento video. GUREAN GAUR Urteak dira Ordizian Artzain Eguna ospatzen dela. Usadioari eutsiz, transhumantzia irudikatu eta artzainen lana balioan jartzeko asmoz, artaldeek herrigunea igaro dute. Behin negua pasata, mendira igoko dira maiatzaren lehenetik aurrera. Garagartza plazan, Latxa arrazako 20 bat artzainen aharien erakusketa-lehiaketa egin da, baita ELE elkarteko bildotsen erakusketa eta ardien errape erakusketa-lehiaketa ere. Bertan, 200 abelburu inguru izan dira ikusgai. Idiazabal Gazta Berriaren aurkezpena ere egin dute Udaletxeko Batzar Aretoan. Aurten, Dimako Garena Jatetxeko Julen Baz eta Peli Perez de Anuzitak moztu dute gazta.