HAMAIKA

Kateekin ateak hausteko aldarrikapena egin dute Baigorrin, Nafarroaren Egunean

Este navegador no soporta el elemento video.


Nafarroaren Eguna ospatu dute igandean Baigorrin, ‘Kateekin ateak hautsi' lelopean. 1979tik antolatzen da Nafarroa Beherea eta Nafarroa Garaia euskal kulturaren eta euskararen bidez elkartzen dituen egun berezia.

Basaizea elkarteak nabarmendu duenez, aldarrikapen katea, nahiz eta “denboran zehar aldatu, ez da sekula moztu”. Horrez gain, faxismoak geroz eta indar eta leku gehiago hartzen duen heinean, elkartasun kateak lotuz, erasoen kontra batzeko deia zabaldu dute. Kateekin ateak haustea aldarrikatu dute eta konpromisoz betetako kate kolektibo bat sortuz, faxismoaren diskurtsoak suntsitzea, euskararen aurkako jarrera oldarkorrak salatzea eta lurraren suntsiketa oztopatzea eskatu dute 

Nafarroaren Egunaren bezperan, Euskal Herriaren alde erori zirenen izenean margolan egin dute. Xabi Tapia Xabxab artista urruñarrak egin du margolana; borrokan erori ziren militanteak oroitu nahi ditu. .Margolanean Iparretarrak erakundeko sei kide agertzen dira.