13 MAY. 2025 - 09:00h 49 konpainia eta 27 estreinaldi izango dira 25. Umore Azokan Este navegador no soporta el elemento video. GUREAN GAUR Kaleko arteen erakusleiho bihurtuko da Leioa aurten ere. 25. aldia izango du Umore Azokak, eta antolatzaileek jakinarazi dutenez, edizio berezia izango da. Iban Rodriguez alkatearen esanetan, “aniztasun kulturalaren, inklusioaren eta gizarte ausnarketaren aldeko apustu sendoa” egin dute aurten. Guztira Euskal Herriko zein nazioarteko 49 konpainiaren emanaldiak ikusteko aukera izango da maiatzaren 15etik 18ra bitartean. Doakoak izango dira emanaldi guztiak.