14 MAY. 2025 - 13:30h Lanaldia 37,5 ordura murrizteko lege proiektua bozkatzeko adostasuna eskatu du Cebekek Este navegador no soporta el elemento video. GUREAN GAUR Cebek, Bizkaiko Enpresaburuen Konfederazioak lanaldia 37,5 ordura murrizteko Espainiako Gobernuaren lege proiektua kritikatu du. Proiektuak asteko lanaldia 40 ordutik 37,5 ordura murriztea aurreikusten du. Horrek, patronalaren arabera, enpresen lan kostuak igotzea ekarriko du eta produktuaren prezioan eta produktibitatean eragina izango du, izan ere, azaldu dutenez, inor gabe geratuko diren txandak betetzeko langile gehiago kontratu beharko direlako. Neurri berri honek, Cebeken arabera, Bizkaiko 350.000 beharginei eragingo lieke, batez ere, zerbitzuetakoei. Francisco Javier Azpiazu, Cebeken idazkariak, horrelako neurri batek lan hitzarmen esparruan ados jartzea eskatzen duela adierazi du, eta hortaz, Espainiako Kongresuko alderdi politikoei eskatu die lege proiektua bozkatzerako orduan hori kontuan hartzeko. Azaldu duenez, lege proiektua elkarrizketa sozialetik kanpo egin da eta sindikatu eta enpresarien arteko aldez aurreko akordiorik gabe osatzen ari da. Asteartean heldu zen Espainiako Diputatuen Kongresura, presazko tramite baten bidez onartzeko. Hala ere, Espainiako Gobernuak oraindik ez du tramiteak aurrera egiteko behar beste babes. Neurria Gorteen Aldizkari Ofizialen argitaratu ostean, 8 eguneko epea izango dute talde parlamentarioek zuzenketak aurkezteko.