19 MAY. 2025 - 16:00h Txaloen eta besarkaden artean abiatu da Aroztegiko zazpi auzipetuen aurkako epaiketa Este navegador no soporta el elemento video. GUREAN GAUR Aroztegiko proiektuaren lanak oztopatzeagatik, Baztango zazpi herritarren kontrako epaiketa hasi da Iruñeko Justiziaren Auzitegian. Ehunka baztandar bertaratu dira lehenengo egunean, haien absoluzioa exijitzeko. Talde kriminal bat osatzea leporatzen diete eta 20 urteko kartzela zigorra eta 56.000 euroren isunak galdegin dizkiete, orotara. Bilgune Feministak, EH Bizirikek, AHT Gelditu! eta Ostia! kolektiboek mahai ingurua egin dute.