20 MAY. 2025 - 10:00h Irakasle postuei buruzko erantzuna eskasa izanik, "danborrada erraldoia" antolatu du Seaskak Este navegador no soporta el elemento video. GUREAN GAUR Seaskak salatu du Frantziako Hezkuntza Ministerioak datorren ikasturterako ezarri dizkion irakasle postuak ez direla nahikoa ikasle kopuruaren arabera dituzten beharrei erantzuteko. Azken urteetan, ikasleak asko ugaritu zaizkie, eta ikasgela gehiago irekitzeko asmoa zuten hainbat kolegiotan. Hala ere, ikastoletarako ez dute postu gehigarririk eskuratu, inklusio beharrei erantzuteko ere ez. Herri Urrats ekitaldiaren harira iragarritako mobilizazioari eutsiko dio Seaskak, irakasle postuei lotuta jaso duen erantzun berantiar eta eskasak oinarrizko baliabideak bermatzen ez dizkiela argudiatuta. Hala, ostiral honetan, maiatzak 23an, 17:00etan, Ipar Euskal Herriko ikastolek antolatutako hirugarren danborrada egingo da Baionako kaleetan.