HAMAIKA

Bi haur adingabe dituen familia bat etxegabetu dute Bilbon

Este navegador no soporta el elemento video.


Adin txikiko bi ume dituen familia bat etxegabetu dute astelehen honetan Bilboko Zurbaranbarri auzoan. Goizean, ertzainak bertaratu eta kalea itxi dute. Sarrailagilea eta epaitegiko idazkaria eguerdirako heltzea espero zen, baina, azkenean, ez dira agertu. Bertan bildutako manifestariei Poliziak berak onartu die egoera hori irregulartasun bat dela. Etxebizitzara sartzean, barruan zeuden ekintzaileak indarrez kanporatu dituzte.