HAMAIKA

Egiptok Gazarako martxa oztopatu eta ekintzaileak atxilotzen hasi da

Este navegador no soporta el elemento video.


Rafahrantz abiatzekoa zen martxan parte hartu behar zuten ekintzaileak atxilotzen hasi da Egiptoko Polizia. Atxilotuetako batzuk deportatu dituzte jada, baina Egiptok oraindik ez du jakinarazpen ofizialik egin. Atxilotutako gehienak frantsesak dira.

Gazaren aldeko Mundu Martxa ekimenak azpimarratu du protokolo guztiak bete dituela, eta hainbat herrialdeetako enbaxadekin eta Egiptoko Kanpo Arazoetarako Ministerioarekin koordinatu dituela baimenak.

3.000 ekintzaile baino gehiago ari dira biltzen egun hauetan Kairon, Rafahrako martxan parte hartzeko. 80 herrialdeetatik iritsi dira, eta tartean Euskal Herriko ordezkaritza bat ere badago.

Israelek Gazan laguntza humanitarioa sartzeko ezarritako blokeoa amaitzea du martxak helburu. Datozen egunetan Rafah-ko pasabidera iritsi nahi dute. Ostiralean, hilak 13. abiatu asmo dute konboia Kairotik Al Arish-era, Sinai iparraldeko hiriburura eta handik hiru egunez oinezko martxa egin asmo dute Rafah-ra eta. Behin hara iritsita, 72 orduko kanpaldia aurreikusi dute.