13 JUN. 2025 - 14:00h Mikel Juanikorena, Zaporeak: "Hamar urte daramatzagu, aurten hamar milioi janari eman ditugu" Este navegador no soporta el elemento video. GUREAN GAUR Zaporeak Europara iristen diren errefuxiatuei janari duina eskaintzen dien elkarteak hamar urte bete ditu. Egunero 2.500 plater inguru banatzen dituzte Lesbosen (Grezia). Zaporeak sortu zutenetik euskal gizartearen sostengua izan dute errefuxiatuen alde lana egiteko. Ostera, Europako eta Greziako agintariek zein kanpalekutik kilometro gutxira bizi diren herritarrek ezikusiarena egiten dutela azaldu digu Mikel Juanikorena elkarteko kideak. Proiektuak izan duen bilakaera kontatu digu.