23 JUN. 2025 - 13:15h Beroak eta euriak markatutako Azkena Rock jaialdiaren 23. edizioa amaitu da Este navegador no soporta el elemento video. GUREAN GAUR 47.000 pertsonek egin dute bat asteburuan Gasteizko Azkena Rock jaialdian. Aurreko lau edizioekin alderatuta, kopururik txikiena izan da aurtengoa. Hala ere, azaldu dute horretan eragina izan duela asteburuan Gasteizen izan den eguraldiak. Izan ere, izugarrizko bero handiarekin eman zioten hasiera jaialdiari ostegunean, eta larunbatean berriz, ekaitzek eragindako euri zaparradek eta tenperaturen jaitsierek eman zioten amaiera. Hala ere, antolatzaileek jaialdiaren balorazio positiboa egin dute, eta bertaratutakoek kontzertu eta giroaz gozatu egin dutela jakinarazi dute. Jende gehien batzea lortu duten artistak Lucinda Williams, John Fogerty, Richard Hawlley, The Flaming Lips eta Manic Street Preachers izan dira. Cherie Currieren kontzertua izan da jende gutxien bildu duena, boikot deituta baitzegoen, Izan ere, artista Israelen alde kokatu da, Palestinaren kontrako gatazkan. Euskal taldeek ere kontzertu itzelak eman dituzte Eh mertxe! talde arabarrak bere 10. urteurrena ospatu du jaialdiaren oholtzetan eta EZEZEZ taldearen zuzenekoak aparteko giroa eragin du bertaratutakoen artean. Antolatzaileek dagoneko iragarri dituzte datorren urterako Azkena Rock jaialdiaren datak. Zehazki, ekainaren 18, 19 eta 20 ospatuko da 24. edizioa. Las Tour enpresak antolatutako jaialdia de Azkena Rock. Enpresa hau ezaguna da BBK Live, Madrid Live edo Pirineo Sur bezalako beste makro jaialdiak antolatzeagatik. Gasteizko Kontseilu Sozialistak pankartak eta pintadak egin ditu hirian zehar enpresa honen jarduna salatzeko. Ohar batez jakinarazi dute enpresak langileei gehiegizko lan kargak ezartzen dizkiela eta lanaldien arteko atsedena ukatu. Salatu dute ere, jaialdiaren prestaketa eta muntaketaren bitartean enpresak jai-eremuko belardia moztu zuela, lorezainen greba eskubidea erasotuz.