HAMAIKA

GEBehatokiak Txomin Letamendi biktima aitortzeko eskatu dio Jaurlaritzari

Este navegador no soporta el elemento video.


GEBehatokiak bi ekimen jarri ditu martxan Txomin Letamendi EAJko militante historikoa biktima instituzional gisa aitortua izan dadin. 1950ean Madrilen hil zen Letamendi, Francoren poliziaren torturen ondorioz, eta haren senideek aurkeztutako kereila artxibatua izan ostean iritsi da ekimena.

Batetik, eskaera erregistratu dute Eusko Jaurlaritzak aitorpen instituzional pertsonalizatua egin dezan; bestetik, borondatezko jurisdikzioan oinarritutako errekonozimendu judiziala bultzatu dute, Memoria Demokratikoaren Legeak jasotzen duen moduan. Prozedura horrek ez du zigorrik ekarriko, baina bai gertakarien epaitegi bidezko ziurtapena.

Behatokiaren esanetan, Letamendiren kasua “estatu-torturaren eta espetxeratzeen paradigma” da, eta oraindik ez du erakundeen aitortzarik jaso. Horregatik, egia, justizia eta erreparazioa eskatu diete instituzioei, baita bide juridiko berriak ireki ditzatela ere.

Azkenik, GEBehatokiak gogorarazi du datorren abenduaren 20an 75 urte beteko direla Letamendi hil zenetik, eta ekainaren 26an ospatuko den Torturaren Biktimen Nazioarteko Eguna baliatu nahi izan du aldarrikapena publiko egiteko.