HAMAIKA

Euskarabenturaren aurtengo espedizioari hasiera eman diote

Este navegador no soporta el elemento video.


Beste urte batez hainbat gazteek Euskarabenturari ekin diote, Euskal Herria zeharkatzeko helburuarekin. Uztailaren 1ean hasi eta 31an amaituko da aurtengo zazpigarren edizioa. Atharratzen hasi dira astearte honetan eta guztira 27 herritan pasako dute gaua. Zehazki 126 gazte ibiliko dira Euskal Herrian zehar, askotariko errealitate linguistiko, sozial, ekonomiko eta kulturaleko gazteak dira. Hain zuzen, aurten Bizkaiko 43 gazte, Gipuzkoako 26, Nafarroako 24, Arabako 13, Lapurdiko beste 13, Nafarroa Beherako bost eta Zuberoako bi gaztek hartuko dute parte. Gainera, antolatzaileek jakinarazi dutenez, gehienak emakumeak dira, 77 hain zuzen. Era berean, gazteekin batera 28 lagunek osatutako taldea izango da espedizioan, horien artean koordinatzaileak, begiraleak, medikuak, erizainak, komunikazioa arduradunak eta kamerariak daudelarik.

Ibilbide aldetik, azaldu dute, aukera izatekotan ibilbidea egokitzen dutela, etaparen bat errazagoa izateko, leku jakin batetik igarotzeko edo aterpetzeko aukeretara egokitzeko. Aurten toki berri bat gehitu dute ibilbidean, Abaurregaina, Nafarroan. 

Berrikuntza berriak ere egon dira babesleen artean, izan ere, aurreko urteko babesleei Iruñeko Udala eta Irizar enpresa batu dira. Horrenbestez, babesle guztien ekarpen ekonomikoari esker gazteentzat koste ekonomikorik ez duen espedizioa antolatu dute.