01 JUL. 2025 - 13:58h Mireia Saiz, OPA Herri Plataformak: “Osasun Ituna porrot handia izan da” Este navegador no soporta el elemento video. GUREAN GAUR Mireia Saiz OPA Herri Plataformen bozeramailea izan da Aktualitate Solasaldian, Osakidetzaren egoerari buruz hizketan. Zerbitzuaren gabeziei, profesionalen lan-baldintzei, mobilizazioei eta Osasun Itunari buruz mintzatu da, besteak beste. Azken honi dagokionez, Saizek "porrot handia" izan dela adierazi du eta ez dituela bere helburuak lortu. Prozesua ez "parte-hartzailea" ezta ere "gardena" ez dela izan gaitzetsi du eta Osasun Itunaren eztabaidan eragile sozial batzuk, OPA Herri Plataformak kasu, kanpoan gelditu direla salatu du, "osasungitnza publikoaren defentsa sutsua" egiten dutenak.