03 JUL. 2025 - 09:30h Joxe Azurmendi idazle eta pentsalari zegamarra zendu da, 84 urte zituela Este navegador no soporta el elemento video. GUREAN GAUR Literatura eta pentsamenduaren arloan lan itzela egindakoa, intelektual gisa ez ezik, euskararen eta kulturgintzaren aldeko mugimenduekin konprometitua eman zuen bizitza osoa. Besteak beste, Udako Euskal Unibertsitateko sortzaileetako bat izan zen, eta Jakin taldeko kide aktibo izan zen urte luzez. Euskararen normalizazioan, kulturgintzan eta bakegintzan ere aritu zen, beste hainbat erakunderekin lankidetzan. Jakinek Azurmendiren obra osoa du plazaraturik bere webgunean.