HAMAIKA

Sanferminetan emakumeentzako jai giro seguru eta gozagarriak eskatu dituzte

Este navegador no soporta el elemento video.


Jai giro seguru eta gozagarrien alde agerraldia egin dute Indarkeria Sexistaren Aurkako Plataformak, Peñen Federazioak eta Iruñerriko Mugimendu Feministak. Horretan, jai eremuetan gertatzen diren eraso sexistekin bukatzeko egindako berrikuntzak aurkeztu dituzte. Era berean, emakumeei eremu publikoa okupatzeko deia egin diete. Ohartarazi dute, emakumeek Sanferminak nahi duten moduan eta nahi dutenekin gozatu behar dituztela.

Duela 13 urte sortu zuten eraso sexistei erantzuteko protokoloa. Horrek, urteetan zehar garapenak izan ditu eta orain sakon berrikusten ari direla jakinarazi dute. Aurten, Plataformak adierazi duenez, eurek izango dute protokoloaren ardura eta gogorarazi dute arreta eskaintzen duten baliabide publikoak egongo direla eskuragarri. Halaber, Iruñeko Udalak baliabide publikoak eta 24 orduz zabalik egongo den sexu indarkeriaren arreta integralerako zentroa izango du.

Agerraldian jakinarazi dute ostiralean mobilizazioa egingo dutela 'Matxirulos, se os acabó la juerga; feministok antolatuta gaude' lelopean. Eta, uztailaren 11n Feministok Fest egingo dutela aditzera eman dute. Amaitzeko, argi utzi nahi izan dute erasoak ez direla gertatzen San Ferminak direlako, baizik eta emakumeak indarkeria pairatzen dutelako, urteko beste garaietan bezala, eurenganako indarkeria estrukturala eta unibertsala delako.